Zer egin larunbatean KORRIKA Hendaiara heltzen den bitartean?

Apirilaren 9an, 00:00ean hitzordu garrantzitsu bat dugu Hendaian Korrika 22, baina ordu hori bitarte zain egon behar dugu…

Itxaronaldia arinago egiteko, Hendaiako elkarte desberdinek ez aspertzeko moduko egitaraua antolatu dute.

13:30 Bazkaria Baleak elkartean.

16:00 Poteo alaitua.

19:00 Kontzertuak Enbata gaztetxean.

00:00 IKA, IKA, IKA badator KORRIKA!

Ondoren, oraindik martxan jarraitzeko indarra dutenentzat ostatua eta DJa izango da Borderline fabrikan.

Elkarteak:

AEK, AKELARRE, BALEAK, BORDERLINE, GURE IKASTOLA, HENDAITZ, MINTZAIAN

Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts