EUSKARALDIA 2022 – Hendaiako egitaraua osorik

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

2002ko  azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da eta Hendaian egongo diren hitzordu guztien berri ematen dizuegu hemen. Ilusio eta gogo handiarekin hartzen dugu aurtengo edizioa, Kaleak gureak dira eta euskaraz hartuko ditugu. HITZEZ EKITEKO GARAIA!

Azaroaren 12an, 26ko bazkarirako 2 txartelen zozketa egingo dugu, lehiaketan parte hartzeko sartu hemen Facebook egitaraua edo hemen Instagram egitaraua eta segi jarraibideak.

Ostirala 18

  • 17:00etan Baleak elkartean, talo tailerra eta pintxo-potea.
  • 19:00etan Borderline fabrikan, Herri Kantu Hendaia.
  • 20:00-20:30 eta 21:30-22:00 Mendi Zolan azken txapa banaketa.
  • 20:30tan Mendi Zolan “Hondamendia”, 12 urtetik goiti. Axut! eta Artedramaren eskutik 12€/6€.

Larunbata 19

  • 10:00-12:30 Abadia eremuaren eta Asporotsttipi bisita gidatua. Leku mugatuak izen-ematea abbadia.cpie.accueil@hendaye.com eta (0033) 559 741 618
  • 19:00-21:00 Gaztelu aretoan pintxo-potea Kuxkuxtu txarangak alaiturik.
  • 21:00etatik aurrera Gaztelu aretoan Xutik taldearen kontzertua 12€/6€/4€.

Igandea 20

  • 19:30 Varietes zinegelan, Blac is Beltaz II: Ainhoa, filmaren emanaldia eta aurkezpena Fermin Muguruzaren eskutik. 7€/4€

Asteratea 22

  • 18:00etan Mediatekan, “Erabileraren aroa”, Eneko Gorriren hitzaldia.

Asteazkena 23

  • Azoka garaian, Errepublika plazan, furgoneta ibiltaria izango da, bertan Euskaraldiako materiala salgai egongo da.

Osteguna 24

  • 18:30etan Baleak elkartean, “Hezkuntza belaunaldi berrien borroka leku” Peio Jorajuriaren hitzaldia.

Ostirala 25

  • 16:45-18:15 Mediatekan: “Gure mitologiaren hatsa”, 7 urtetik goiti. Bi´Arteren eskutik, leku mugatuak izena emateko info@biarte.eus eta (0033) 675 800 668
  • 19:00-22:00 Baleak elkartean, pintxo-potea.

Larunbata 26

  • 13:00etan Borderline Fabrikan: Kantu-Bazkaria (Kuia zopa, barazki currya irrisarekin, azkenburukoa) 15€. Txartelak AEK, Lovi kafetegian eta mintzaian@mintzaian.eus
  • 18:00etatik aurrera Bordeline Fabrikan Euskaraokea.
  • 20:00etatik aurrera Enbata Gaztetxean kontzertuak: Etxekalte, Kosmai Kosin, Itzaletan sua, Tooth. Sarrera borondatea.

Osteguna 1

  • 10:00-12:00 Gaztelu aretoan Mintzodromoa (Bidasoa-Txingudi partzuergoak antolaturik). Leku mugatuak izen-ematea azaroaren 25a aurretik mintzodromoabidasoan@gmail.com eta (0034) 687 228 640.

Ostirala 2

  • 19:00-22:00 Baleak elkartean pintxo-potea.
  • 19:00etatik aurrera Enbata Gaztetxean EUSKARALDIA amaiera ekitaldia, bertso saio dinamikoa.

Larunbata 3

  • EUSKARAK 365 egun, jarraitu dezagun mingaina euskaraz astintzen urteko egun guztietan.
Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts