Albistea – Zirku tailerra

Atzo abenduaren 20a Euskararen urtaroaren kari, guraso eta haurrentzako zirku tailerra eskaini genuen Borderline Fabrikarekin batera.

32 lagun elkartu ginen bertan, Maitane Azpiroz eta Elixabete Barandiarenek zirkuaren inguruko hainbat aholku eman zizkiguten, horietako lehena beroketa ariketak egin behar direla beti eta bigarrena, garrantzitsuena ez dela ongi egitea baizik eta saiatzea.

Bi taldetan banatu ginen, talde batek lurreko akrobaziak egiten zituen bitartean besteak aireko akrobaziak egiten zituen trapezioan eta ondoren aldaketa, horrela, gurasoak haurrekin batera lurretik zilipurdika eta airean hegan ibili ginen, bakoitza bere ahalen arabera eta hori bai, denbora guztian Elixabete eta Maitaneren begiradapean, haien laguntza eta aholkuekin.

Momentu goxo eta dibertigarri bat pasatu genuen, haur eta helduek, euskaraz zirkuaz gozatuz.

https://www.facebook.com/709635886057986/posts/1551852408502992/

Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts