2022 EUSKARALDIA Argazki lehiaketa

2022 EUSKARALDIA argazki lehiaketa (aurkitu ariguneak):

ANTOLATZAILEA: Mintzaian elkartea.

MODUA: Argazki kamera digitalarekin edo mugikorrarekin, JPG formatuan izango da.

PARTE HARTZAILEAK: Euskara eta argazkigintza maite duen 16 urtetik gorako edonor.

ARGAZKI KOPURUA: 3 aurkeztu daitezke parte hartzaile bakoitzeko.

GAIA: Idatzizko euskararen presentzia Hendaian (hizkuntza paisaia).

BALDINTZAK:

  • Argazkian agertzen den idatziaren %50 gutxienez euskaraz izan beharko da.
  • Hendaiako komertzio, ostatu, eskola, enpresa, elkarte… beraiek sortutako eta bistan dituzten errotulo, afixa… edozein delarik mezua, prezioak, menua, oharrak…
  • Aurkezten den argazki bakoitzean azaltzen den entitatearen izena, argazkia atera den eguna eta ordua identifikatuta egon behar da.
  • Argazkiak mintzaian@mintzaian.eus helbidera bidali behar dira.
  • Argazkiaren originaltasuna eta kalitatea baloratuko da.

DATA: Iraileren 1etik urriaren28ra.

SARIAK:

  • 1go saria 200€
  • 2. saria    100€
  • 3. saria      50€

SARI BANAKETA: Azaroaren 12an 19:00ean izango da, egunean bertan ezagutuko dira sarituen izenak.

Lekua eta ekitaldiaren nondik-norakoa aldez aurretik jakinaraziko dira.

Sari banaketara hurbiltzen den jendearen artean, Borderlain Fabrikan 2 lagunentzako pote eta pintxo bana eta euskarazko ikuskizun baterako sarrera zozketatuko da.

EGILE ESKUBIDEAK: Argazkiaren jabetza egin duenarena izango da. Mintzaian elkarteak, egoki deritzon moduan, argazkiak erabiltzeko eskubidea izango du, beti ere egilea aipatuz.

DATUEN TRATAMENDUA: Jasotzen diren datuak ez dira hirugarren bati utziko. Mintzaian elkarteak bere fitxategian gordeko ditu arduraz, nahi izanez gero elkartearekin harremanetan jarri eta datuak, zuzendu edo ezabatu ahal izango dira mintzaian@mintzaian.eus helbidera idatziz.

*Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts