Mintzalagun egitasmoa martxan Hendaian. MintzaPoza!

Atzo, urriak 8, Hendaian Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko, Mintzaian elkarteak MintzaPoza! Tonbola antolatu zuen, bertara Herriko Etxeko hautetsi, elkarte desberdineko kide, Hendaiarrak, egitasmoan izena eman duten herritarrak, Hondarribia, Bortziriak, Malerreka eta Bazteneko Mintzalagunak eta Euskaltzaleen Topaguneko kideak hurbildu ziren.

Giro goxoan pintxo batzuk dastatuz, elkar ezagutu genuen, hainbat sari banatu genituen eta MintzaPoza! praktikatu genuen.

Izen emateak irekiak dira gure emailera idatziz mintzaian@mintzaian.eus edo online hemen labur.eus/Mintzalaguna-Hendaia

Egin zaitez Mintzalagun eta euskaraz hitz eginez, MintzaPoza praktikatu eta zabalduko dugu.

Hurrengo hitzordu nagusia urriak 23, Iruñeara irteera, egun osoko plana, bazkaria eta autobusa barne 25€.

Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts