“Zuri”, “Gaizki” eta “Haripiloak” : Hiru antzezlan labur euskaraz
Hendaia Euskaraz-en baitan, hiru euskarazko antzezlan labur proposatzen zaizkizue Borderline Fabrikan.
ZURI
Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratzea ez da inoiz erraza izan. Zoritxarrez sistema kapitalistak oraindik erabiltzen dituen instituzio zaharkitu hauetan gertatzen diren istorioetako bat da hau.
“Sartu zaratarik atera gabe… Ixo! Gaur zure lehenengo eguna da”.
Kompainia : Goitibera Antzerki Taldea
Zuzendaria: Saioa Iribarren
Aktoreak: Gaizka Chamizo, Ander Basaldua
GAIZKI
Gaizki hirukote baten istorioa da. Edo bikote batena. Edo ezagutzen ditugun bikote guztiena. Erlazio barruko bidaia bat. Edo erlazio kanpokoa. Bi izatetik hiru izatera. Zer falta da. Zer dago soberan. Nork amaitzen du ondo, nork amaitzen du gaizki.
Zuzendaria: Joserra Fachado
Aktoreak: Iñaki Cid, Eneritz Sanchez, Iñigo Elosegire
HARIPILOAK
Alfontso gazteak betidanik aldarrikatu izan du sexu askatasuna, monogamia eta erlazio tradizionalak gaitzetsiz. Txortan egiteak ematen zion bizia Alfontsori, pertsona batez maitemindu eta bihotza erdibitu zioten arte. Orain arte egin duen guztiaz jabetu da eta buruhauste guzti hauek errotik mozteko Maite psikologoarengana joko du. Izango al du Maitek maiteminak eragindako zauriak sendatzeko modurik?
Aktoreak: Lohizune Teletxea, Luis Mitxelena
Gaualdi goxoa antzerkiaren inguruan pasatzeko eta talentu berriak ezagutzeko parada!
SARRERA : 5€