Zine-topaketa: Bidasoa 2018-2023
“Bidasoa 2018-2023” dokumentalaren lehen proiekzioa Iparraldean!
Sinopsia: 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko
herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko,10 hildako eragin zituen urtebetean. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.
Filmaren ondotik, solasaldia Fermin Muguruza zuzendariarekin, pintxo pote Bidasoa Etorkinekin elkartearen eskutik eta kontzertua Maygred F. Bourricaudy-ren (Dúo Jade) eskutik.