Urtarrilaren 28an Mintzatxangoa Hondarribiara
Mintzaian elkarteak, eskualdeko Mintzalagunekin batera, egun osoko irteera antolatu du, urtarrilaren 28an Hodarribiara. Bisita gidatua eta bazkaria 20€.
Baztan, Bortziriak, Donostia, Hondarribia eta Malerrekako Mintzalagunekin batera, Hendaiako Mintzalagunak, Mintzatxango polit bat egingo dugu Hondarribiara, bertan itsasoko historiak ezagutuko ditugu, balea arrantzaleak, kortsarioak… eta zu gonbidatu nahi zaitugu gurekin batera Mintzapoza praktikatzera.
Oroitu SAIO OSAGARRIAK, ez dira Mintzalagunentzat soilik, denendako irekiak dira, beraz zure lagunak, familia, ezagunak…parte hartzera animatu ahal dituzu. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Lekua gordetzeko izena ematea beharrezkoa da, mintzaian@mintzaian.eus helbidera idatziz urtarrilaren 19a aurretik.
Animatu eta etorri MINTZAPOZA praktikatzera, probatu ez duenak ez daki zer den hau!