Aurten ere, Hendaiako Herriko Etxeak eta CPIE Euskal itsasbazterra elkarteak Hendaiako garapen iraunkorraren astea antolatuko dugu irailaren 24tik (larunbatarekin) urriaren 1era (larunbatarekin).
Alabaina, Europako garapen iraunkorraren astearen parte gisa antolatzen da.
Honen barne, MAYI LEKUONAK “permakuluraren inguruko solasaldia eskainiko digu:
Permakultura trantsizio ekologikoa errazteko
Permakultura bizitza ekologiko eta jasangarrirako diseinu-sistema bat da. Bere etikak eta
printzipioak integratuz, gure bizimodua guztiz eraldatu dezakegu, bai baserrialdean baita
hirian ere. Mayi Lekuona, biologo, ozeanografo eta permakultura diseinatzaileak, gaur
egungo krisi klimatiko, ekologiko eta sozialari aurre egiteko erabili ditzazkegun estrategiak
aurkeztuko dizkigu.
20:00 zintzur bustitzea