
Nun habila Perkain?
Zine-topaketa: Nun habila Perkain ?
Filmaren proiekzioa (euskaraz, azpitituluak frantsesez), ondotik solasaldia Mikel Erramouspé zuzendariarekin (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez).
Aldudarrak kultur elkartea hasi da dela 4 urte, Aldude eta auzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudiak biltzen. Lekuko pilotaren istorio aberatsa ikertzea eta zabaltzea 4 bideo dokumentalen bidez hautatu du. Nun habila Perkain? lehen dokumentalean, Mikel Erramouspé zuzendaria saiatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzea, frantses iraultza denbora nahasi hartan bilatuz zer pasatu zen xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa aldera. Zerbaitetara helduko dea?
Prezioak: zinemaren ohiko tarifak.