OLENTZERO ETA NEGUKO ERRITUAK
Mintzaldia, Joseba Aurkenerenaren eskutik.
Olentzero izeneko pertsonaia zahar-zaharra dugu euskaldunon artean, eta arras loturik neguko solstizioarekin, hau da, neguburuarekin. Gure arbasoek ilargi egutegia erabili zuten, eta geroago, erromatarrek ekarritako eguzki egutegiarekin egokitu zuten. Euskal egutegi zaharraren ardatzak solstizioak eta ekinokzioak ziren. Olentzero eta Eguberri eguzki sortu berriaren mezu-emaile ditugu, urte berriaren adierazleak. Eta horrela iritsi zaizkigu gaurko egunetaraino. Tamalez, gaur kontsumismoaren sareetan kiribildurik eta trabaturik daukagu. Euskaldunok erne ibili behar dugu, Olentzerok jarrai dezan luzaz eguzki berriaren mezularia eta su berriaren ekarlea izaten.
Euskaraz, frantsesezko aldibereko itzulpenarekin.
Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolaturik.