
Mugaren erronka, atzo, gaur eta bihar
Mintzaldia Iban Larrandaburu eta Elena Casiriain-en eskutik, Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolatua.
Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.
Muga, galderak sortzen dituen gaia dugu, hiru Europar instituzioen erdian kokatua den gure herriarentzatĀ : Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoa, Baiona-Donostia Eurohiria eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euro Eskualdea. Mugak zer eragin du bertako biztanleriarengan? Nola aldatu egin da mugaz gaindiko harremana? Arrunta ote da mugan bizi eta lan egitea? Iban Larrandaburu eta Elena Casiriain ikerlari gazteak galdera horien inguruan arituko dira, Pauline Guelle doktoreak animaturiko eztabaidan.