Kaskarot
Euskarazko antzerkia familientzat (8 urtetik goiti), Atx Teatroa konpainiaren eskutik.
Aner dantza debekatuta dagoen gizarte distopiko batean bizi da. Anerrek dantzatzea maite du, eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter ego” delakoa da. Bere espiritu eta zentzuarekin, egoera zuzentzen eta askatasuna arauen aurretik pasarazten ikasiko du Anerrek.
Kultur Sasoiaren eta Euskal Kultur Erakundearen Ibilki (euskal antzerkiaren hedapenaren sostengua Iparraldean) dispositiboaren baitan.
Prezioak: 12€ / 6 € / 4€. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.