Iñaki Dieguez Akustik Trio
Kontzertua Kultur Sasoiaren baitan.
Iraupena: 80 mn
Hendaiarrek ongi ezagutzen duten Iñaki Dieguez soinu joleak bere disko berria aurkeztuko du, Angel Unzu (gitarra – bouzouki) eta Iker Telleria (perkusioak) musikariek eta Oinkari dantza taldeak lagundurik.
Eszenatokietan eta oholtzak musikari handiekin partekatuz urte guzti hauek eman ondoren, iritsi da Iñaki Dieguez-entzat bere burua modu intimoagoan adierazteko unea, apala den baina adierazteko gaitasun handia duen instrumentu batekin, eta bere konposizioak modu biluziagoan ezagutaraziz.
Prezioak: 12€ / 6€. Txartelak salgai Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.