HERRI LURRAK eta GOBERNANTZA -Aritz Ganboarekin solasaldia
Aritz Ganboa De Miguel gonbidatu dugu Baleak elkartera ostegun honetan, 18:30eko solasaldira. Globalizazioaren logika apurtuz, Sakanako Arruazun aurrera daramaten herri lur komunalen gobernantza eredua aurkeztuko du Hendaian.
Nafarroan, Sakanako Arruazuko herrian daramaten gobernantza eredua, eta basoberritzetik hasita, natur baliabideen kudeaketa jasangarritik pasa eta laborantza eta abeltzaintzara bideratutako herriko lur komunalen defentsaren eredua aurkeztuko du Hendaian. Ipar Euskal Herrian ez ezik, Euskal Herri osoan puri-purian den gaia izanik, landa eremuko herri txikiek beren baliabideetan oinarrituz egin behar dutela aurrera dio. Eta laborantzan eta abeltzaintzan oinarritutako jarduerak sustatzeko, lur komunalek erabateko garrantzia hartzen dutela. Eta horretan ere, gobernantza eredu sozial, ekonomiko eta politikoak.
HERRI LURRAK eta GOBERNANTZA – Aritz Ganboari elkarrizketa Antxeta Irratian