Gure Zaharrak
Euskarazko antzerkia eta txotxongiloak, Xiberoko Bonbon Beltz konpainiaren eskutik. 12 urtetik goiti.
Iraupena: 1:30. Kultur Sasoiaren baitan.
“Urtxintx Urdinak” zahar etxean, etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du. Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Lan taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna handitzen dira eta Solange, arduraduna, lehertzeko zorian da.
Zaharrak txotxongiloak diren ikuskizun honek, dependentzia eta artatze harremanak poesiaz eta umorez jorratzen ditu.
Prezioa: 12€ / 6€. Txartelak salgai www.hendaye-culture.fr webgunean eta Mendi Zolan kulturgunean.