
Genero estereotipo batzuk haur-gazte literaturan, egiazki?
Mintzaldia Idoia Rodriguez Mondragonen eskutik.
Euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesera. Dohainik.
Haur-gazte literaturak gure haurrei modeloak, ametsak eta baloreak transmititzen ditu eta pertsonaiak gazteak identifikatzeko ereduak dira. Alta, maiz, haiekĀ aniztasun eskasa dute eta mugagarriak dira. Neskak eta mutikoak estereotipo batzuetan kokatuak dira eta honek ondorioak ditu haien gogoetan eta proiektuetan. Literaturak transmititzen eta bermatzen dituen inegalitateak eta obra berdintzaileak aztertzea izanen da mintzaldiaren xedea. Literatura berdintzaile bat, jendarte ireki baten oinarria baita!