
Euskaraz (ere) hobeki komunikatu
Komunikazio eleanitzaren printzipiozko oinarriei buruzko tailerra, Erabil kolektiboaren eskutik. Komunikazioaren profesionalei, elkarte arduradunei… zuzendurik. Elebitan, publikoaren arabera.
Gure instituzio eta elkarteetan, komunikazio tresnak (Facebook orria, afitxa baten sortzea edo esku-orri baten idazketa, …) gehienetan intuizioz eta gehiegi gogoetatu gabe kudeatzen ditugu. Eta hizkuntza bat baino gehiago erabili nahi ditugularik ohiko galderak agertzen dira: euskaraz lehenik edo frantsesez? Bi zutabe edo recto-verso? Italikoz edo letra lodiz? … Goiz horretan, Erabil kolektiboa etorriko da bere gogoetak, teknikak eta bereziki, euskararen erabilera lehenesten duten komunikazio giltza batzuk partekatzera, erdaldunen ulermena bermatuz ere. Parte-hartzaile bakoitzak argitarazten dituen afitxa eta esku-orriak ekartzen ahalko ditu.
Izen-emateak derrigorrezkoak martxoaren 18ko 12:00ak aitzin: euskara@hendaye.com – 06.83.73.64.98