EUSKARALDIA 2022-Aktibatu zaitez!
Euskaraldian, Hizkuntza Komunitate bat agerian
Solasaldi-beroketa, azaroak 15, 18:00etan.
Hendaia batean, Ahobizi, Belarriprest, Arigune eta erabilera baino haratago doa Euskaraldia: hizkuntza komunitate bat, euskaldunona, agerian ematea, bere irekiduran eta aniztasunean; denon artean, euskaraz bizitzea egunerokoan obratzeko menturan.
Hendaian eta Txingudin, galdera ez delako (aspalditik) euskara zergatik, baizik eta euskara zenbat: zenbat non, zenbat noiz, zenbat eta gehiago? Zein diskurtso, zein ekintza ari ez den lagun edo saltzaileari, edo geure artera bizitzera etorri berria den herritarrari? Ez daukagu beti argi zer kontatu, zer egin… ezta geure buruari ere, euskaraz hasi eta segitzeko.
Euskaldun bizitzeko galdera eta kezkak partekatzeko, aukera berriak sortzeko, etorri eta haugi berotzera, azaroaren 15ean, 18:00etatik 19:00etara Belarriprest eta Ahobiziei zabalik! Animatzaile: Xan Aire, Plazara kooperatiba berriko teknikaria.
HITZEZ EKITEKO GARAIA!