EUSKARA eta FEMINISMOA BIDEGURUTZEAN
Mintzaldia Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagaren eskutik, Emazteen Eskubideen Nazioarteko Egunaren kari.
Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera.
Euskararen normalizazioa eta genero berdintasuna antzekotasun asko dituzten bi prozesu pertsonal, sozial eta politiko dira. Euskal hiztuna eta emakumea subordinazioan daude. Bien aurkako menperakuntza moduak berberak dira, eta, beraz, subordinazioari aurre egiteko diskurtso eta praktikak partekatzea onuragarri izan daiteke. Bi prozesuek, sozialak eta politikoak direlako, justizia sozialarekin eta demokratizazioarekin lotura estua dute. Boteretze kolektiboaren bitartez, demokrazian sakondu eta biak ala biak subalternitate eraldatzaile unibertsal bihurtzeko proposamen bat egiten da mintzaldi honetan.
Eusko Ikaskuntzak antolaturik, Hendaiako Herriarekin duen hitzarmenaren baitan.
Dohainik.