Abenduak 4, Durangoko azkora irteera
Euskal Herri osotik, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Azken aldaketak direla eta abenduaren 29ra arte eman daiteke izena hemen
Irteera jende guztiari irekia da, parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz hitz egitea da,
Abenduaren 4an, Durangoko azokan elkartuko gara!
Autobusa 10€ eta bazkaria 16€ izango da, bata ala bestea edo biak hartu daitezke. MintzaPoza praktikatu nahi duten guztientzat (Mintzapraktikan ez dabiltzan lagunak ere animatu etortzera!)
Autobuserako edo/eta bazkarirako abenduaren 29era arte eman dezakezue izena lotura honetan sartuta.
• Autobusa HENDAIATIK hartu ahalko da (10 euro).
• Bazkaria Abadiñoko Muntsartz auzoko Milikuena jatetxean izango da (16 euro).
– 50 pertsonentzako bakarrik dago lekua jantokian, ez geratu lekurik gabe!
– Menua: lehengo eta bigarren platera, postrea eta edaria
Egunpasarako egitaraua (izurritea dela eta aldaketak egon daitezke)
12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.
13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30– Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00– Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera