2013ko irailean ireki genituen gure ateak, esperientzia handiko haur zaintzaileak gara eta hamar haur arte hartu ditzakegu aldi berean.

Hendaian, Irandatzeko ondoan gaude zure haurra zaintzeko prest. Gure haurtzaindegian 0tik 6 urte arteko haurrak har ditzakegu. Asteazkenetan bereziki 3tik 6 urte artekoak zaintzea eskeintzen dugu.

Euskara da oinarrizko hizkuntza eta haurrekin guztiz euskaraz aritzen gara. Gure helburua, zerbitzu on bat eskaitzea da, haurraren ongizatea eta garapena ardatz hartuta. Hendaian egonda gurasoekin hiru hizkuntzak erabili ditzakegu, beharren arabera. Funtzionamendu araudia, harrera proiektua eta izen emateko fitxak, euskaraz ere baditugu.

 

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 7:30 tik 18:30 tara.

Telefonoa: 0616541949  Emaila: mamtxikitxoko@gmail.com