AEK Euskal Herri osoan aritzen da eta xede du bertako biztanle guztiek euskara ezagutzea eta egunerokoan normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutza, erabilera eta sustapena.
AEKren metodologia ardatza hauxe da: hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian, pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Hala, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean erabiltzeko gai izatea. Beraz, gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako edozein arlo eta unetan erabiltzen ikastea nahi dugu AEKn, eta horretan oinarritzen da gure metodologia.
Eguneroko bizimodurako euskara.
Telefonoa: 0559 20 55 30 Emaila: hendaia@aek.eus