Gaztetxea Hendaiako gazte asanbladak autogestionaturiko egoitza da. Gazte asanblada elkarte baten gisara antolatzen da eta autonomoa da. Bestak eta kontzertuak antolatzeaz gain, gaztetxeak hainbat proiektu eta ekimen proposatzen ditu: hitzaldiak, ospakizunak, bazkariak, eztabaidarako uneak, bilkurak… Bestalde, Hendaiako beste eragile edo elkarteek ere erabili izan dute eta erabiltzen dute gaztetxearen lokala.

Gaztetxearen helburuak herria biziaraztea, alternatibak proposatzea, izpiritu kritikoa garatzea eta euskaraz eta euskal kulturarekin gozatzea dira.