![](https://www.mintzaian.eus/wp-content/uploads/2024/12/AFITXA-OLENTZERO-Conf.png)
Olentzeroren bilakaera Euskal Herrian
Mintzaldia “Olentzeroren bilakaera Euskal Herrian: eskaletik opari eramailera”, Anuntxi Arana antropologo eta filologoaren eskutik (euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera).
Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean.
Dohainik.
Antzinako eta gaur oso ezaguna den pertsonaia da Olentzero, bai eta gaurkoa ere. Eguberriko beste pertsonaien artean kokaturik, ikusiko dugu tradizio zaharrean izan dituen zentzu eta funtzioak eta, Euskal Herri osora zabaldu den ber, nola aldatuz joan den: bidean zer utzi, zer atxiki eta zer eginkizun berri bereganatu duen. Eta gaur egun zer errola ematen diogun aztertuko da.