
Egonaldi ateratzea: ARGILUNAK
Garazi Egiguren – Komorebi konpainia – Iraupena: 35 mn, ondotik eztabaida
Dantza, bideo eta musika ikuskizuna euskaraz.
Argilunak diziplinarteko (dantza, musika eta bideoa) kale emanaldi bat da, dolu prozesu batetik sortu dena. Galera batek eragindako krisi existentzialaren terapia izaten hasi eta eraikitako bizitza eredua kuestionatzeko adierazpen bidea bilakatu da. Alabaina, bizipen pertsonala den hau, unibertsalizatzeko ariketa ere bada. Bizipen hauek ardazten dituzten sentimendu eta emozioak unibertsalak baitira. Dantza eta ikus-entzunezkoak uztartuz, bizitzaren izaera dualak sinbolizatzen dituen tentsioen inguruko errepresentazioa garatu da.
Mugaz gaindiko Karrikan plataformak hautatutako konpainia, espazio publikoarentzat sortzen duten Euskal Herriko konpainia berrien sustenguz.
Kultur Sasoiaren baitan.
Prezioa: Dohainik. Erreserbak Mendi Zolan kulturgunean eta www.hendaye-culture.fr webgunean.